XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abiaduraren profil logaritmikoa Lurrazaleko muga-geruzan batezbesteko haize-abiadurak altuerarekiko duen aldaketa, hipotesi sinplifikatuen bidez lortua.

Ablazioa Lurmentzea: glaziar baten edo eremu elurtu baten azaletik elurra edo izotza kentzen duten prozesuen multzoa (sublimazioa, urtzea, lurrinketa).

Alderantzizko prozesuari akumulazioa deritzo.

Adbekzioa Atmosferako abiaduren eremuak aire-masa baten ezaugarriak garraiatzea.

Adbekzio ageostrofikoa Haize-osagai ageostrofikoak egikaritzen duen adbekzioa.

Adbekzio geostrofikoa Haize-osagai geostrofikoak egikaritzen duen adbekzioa.

Adbekzio-lainoa Azal hotzago baten gainean mugitzen ari den aire-masa hezearen azpialdean eratzen den lainoa.

Adiabatika Diagrama termodinamikoan, prozesu adiabatikoaren pean aurkitzen den aire-masa txiki bateko tenperatur aldaketak adierazten dituen kurba.

AdiabatikoaProzesu termodinamiko bati buruz aritzean, bero-galerarik edo bero-irabazirik gabe gertatzen dena.

Adib. berotze adiabatikoa.

Aerobiologia Atmosferan suspentsioan aurkitzen diren landare- edo animali organismo txikietaz aritzen den zientzia: hauen aireko portaera eta beste bizidunetan duten eragina aztertzen ditu.

Aerodromoaren altitude baliokidea Aerodromoa dagoen mailan, urtaroko dentsitate atmosferiko batezbestekoa duen aire-dentsitateari atmosfera standardean legokiokeen altitudea.

Aerodromoko iragarpena Aerodromo jakin baterako egindako iragarpen aeronautikoa.